institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

25 Uztaila - 20:50

Osasunak bana berdindu du Mirandesen aurka (1-1)

Gorritxoen hirugarren lagunarteko izan da.

C. A. Osasuna:

Lehen zatian: S. Herrera, Nacho Vidal, Torró, R. Peña, Moi Gómez, Budimir, Jose Arnaiz, Abel Bretones, Javi M. C., Herrando eta Catena.

Bigarren zatia: Aitor Fdez., Juan Cruz, Unai García, Moncayola, Ibáñez, Raúl, Areso, Iker Muñoz, Ander Yoldi, Diego Moreno eta Iker Benito.

C. D. Mirandés: Raúl (Luis López, m.46), Zárate, Maiso, Yidne, Arriola, Asier, Gabri, Garci (Hodei, m.46), Tomeo (A. Reina, m.46), Lachuer (Goikoetxea, m.46) y Postigo (Juan G., m.46)).

Epailea: Morilla Turrión, Gutiérrez Martino eta Beaumont Muñoz lagunduta.

Golak: 1-0 (m.57): I. Benito. 1-1 (m.86): Yidne.

Osasunak 1-1 berdindu zuen C. D. Mirandesen aurka Tafallako San Frantzisko futbol zelaian jokatu zen denboraldiaurreko hirugarren lagunartekoan. Talde gorritxoak aurrea hartu zuen bigarren zatian I. Benitoren golari esker. Hala ere, norgehiagokaren azken txanpan Yidnek markagailua berdindu zuen.

Osasunak presio handiarekin eta baloiaren jabetza lehen minutuetatik kontrolatuz zelairatu zen. Talde gorritxoa Raul Fernandezen ate gainean arriskua sortzen hasi zen Abel Bretones eta Jose Arnaizen erdiraketen bitartez. Osasunak norgehiagokako lehen gola bilatzen jarraitu zuen eta bisitarien defentsa hausten saiatu zen, baina ez zuen asmatu aukerak gol bihurtzen. Horrela, Abel Bretonesek ezker hegaletik egindako erdiraketa Javi M. C.ren erremate batekin amaitu zen, Mirandesen defentsak desbideratu zuena. Atsedenaldia baino lehen, gorritxoek lehen zatiko abagunerik onena izan zuten, Jose Arnaizek ateratako korner bat Budimirrek buruz egindako erremate baten ondoren.

Bigarren zatian, Vicente Morenoren taldea indartsu zelairatu zen eta I. Benitok buruz gola sartzeko zorian izan zen Aresoren erdiraketa baten ostean. Hala ere, hegaleko gorritxoaren errematea zutoinera joan zen. 57. minutuan, I. Benitok Luis Lopez gainditzea lortu zuen, korner baten irteeran areaz kanpotik egindako erremate batekin. Talde gorritxoak erasoan jarraitu zuen aurkariaren ate inguruan. Horrela, Moncayolak baloia berreskuratu, Diego Morenorentzat utzi eta hegaleko gorritxoaren jaurtiketa Luis Lopezek urrundu zuen. Osasunak zutoinarekin egin zuen topo Ander Yoldiren jaurtiketa baten ondoren. 86. minutuan Mirandesek berdinketa lortu zuen Yidneren bitartez.

Osasunaren hurrengo partida uztailaren 31n izango da, 19:00etan, Realaren aurka, Zubietan.

Patrocinadores

KosnerMacron
CelerClínica UniversidadDIGI
Tauro Motor - ToyotaCaixaBankSan MiguelJaylo
SRT AutomotiveSorare

Colaboradores

Coca ColaHalcon ViajesDamik