Harrobia
15 Apirila - 10:20
Mikel Bermejo, 16 urtez azpiko Espainiako selekzioak deituta UEFA Garapen Txapelketa jokatzeko
Austria, Turkia eta Belgikaren aurka neurtuko ditu indarrak
16 urtez azpiko Espainiako selekzioak Mikel Bermejo harrobiko jokalaria deitu du apirilaren 22tik 27ra Guillermo Amor Estadioan (Benidorm) eta Camilo Cano Estadioan (La Nucía) jokatuko den UEFA Garapen Txapelketarako.
Talde nazionalak Austria, Turkia eta Belgika izango ditu aurkari eta partida guztiak Benidormen jokatuko ditu
Partiduen agenda:
Espainia - Austria | 2025-04-22 | 11:00etan | Guillermo Amor
Espainia - Turkia | 2025-04-24 | 11:00etan | Guillermo Amor
Belgika - Espainia | 2025-04-27 | 11:00etan | Guillermo Amor