Informazioa
11 Apirila - 13:55
Real Valladoliden aurkako neurketarako 594 sarrerak esleitzeko zozketa egin da
Gaur zozketatu dira izena eman duten guztien artean Osasunak Real Valladoliden aurka Jose Zorillan (14:00etan) jokatuko duen partidarako dituen 594 sarrerak. Zozketan 748 bazkidek eta 'Soy Rojillo' txartelaren titularrek eman dute izena. Zozketa eguerdian egin da, eta 392 zenbakia izan da irabazlea. Beraz, 392 eta 748 arteko zenbaki guztiek dute sarrera esleituta, biak barne, eta 1etik 237ra bitartekoek, biak barne.
Sarrerek 30 euroko prezioa dute, eta behin esleituta, derrigorrezkoa da ordaintzea eta klubak Sadarreko estadioan dituen bulegoetan jasotzea. Bilketa apirilaren 14an (astelehena) eta 15ean (asteartea) egin ahal izango da Sadarreko bulegoetan, 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era. Epea igaro ondoren, saridunek sarrera galduko dute eta 237. zenbakitik aurrera inskribatutakoen eskura jarriko dira.
Topaketa honetarako eserlekuak izendunak dira.