Lehen taldea
30 Martxoa - 20:25
Vicente Moreno: "Oso partida serioa egin dugu"
Gorritxoen entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du San Mamesen berdindu ostean.
Vicente Morenok komunikabideak artatu ditu San Mameseko prentsa aretoan, hutsean berdindu ostean, eta honakoa esan du: "Hasiera batean hirunakoa lortu nahi genuen, baina egia da, era berean, badakigu zein zaila den Athleticen potentziala duen talde batekin jokatzea, onenengana hurbiltzeko zuen aukerarekin, eta saiatu dira. Egia da aurten etorri garela eta irabazteko gai izan garela eta gaur ez dugula garaipena lortu, baina uste dut puntuari balioa eman behar zaiola jokalariek egin duten ahaleginagatik, ez delako erraza hemen puntuak lortzea eta azken jardunaldietan iritsi ez den garaipen horren bila goazelako, baina jokalariek egunero egiten duten ahalegina ikusten dut, eta pozten naiz batu ahal izan dugulako, ateari hutsean eutsi ahal izan diogulako, eta ez da garaipen bat, baina, nolabait, zaleak hemen egin dituzten bi bidaiak gutxi gorabehera pozik joan dira".
"Oso partida serioa egin dugu. Lehiatu egin gara, une jakin batzuetan estutasunean jarri dugu Athletic, estuasun-uneak pasatu behar izan ditugu guk, batez ere bigarren zatiaren hasieran. Egoera hori konpontzeko gai izan gara, eta azken zatian ere bazirudien gola lortzeko aukerak genituela. Pozik nago inguruan dugun jende guztiarengatik, jokalariak lanean ikusten ditudalako eta nahiko genituzkeen emaitzak ez lortzeagatik sufritzen dutela ikusten dudalako, gure zaleei garaipenak eskaintzeagatik, eta balioa puntu horretan jartzen dudalako, batez ere, eta ados nagoelako taldea eszenatoki zail batean lehiatu dela eta bi partida egin behar izan ditugula talde fisiko askoren aurka, eta hor egon garela irabazteko aukerekin ", aztertu du Massanassakoak.