institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

30 Martxoa - 20:30

Osasunak puntu bat lortu du San Mamesen (0-0)

Gorritxoek hutsean utzi zuten atea eta LaLigako zelai zailenetako batean puntuak lortu zituzten.

ATHLETIC CLUB 0-0 C. A. OSASUNA

Athletic Club: Unai Simon, Yeray, Berenguer (Canales, 82. min), Williams, Williams Jr., Nuñez (Paredes, 82. min), Yuri, De Marcos (Gorosabel, 58. min), Maroan (Guruzeta, 69. min), Jaureguizar, Prados (Unai Gómez, 58. min).

C. A. Osasuna: Aitor Fdez., Herrando, Torró, Moncayola (R. Peña, 75. min), Aimar (Jose Arnaiz, 89. min), Areso, Rubén García (Moi Gómez, 69. min), Budimir (Raúl, 89. min), Boyomo, Abel Bretones, Catena.

Epaileak: Cuadra Fernández, Porras Ayuso eta Estévez Iglesias laguntzaile. Txartel horia erakutsi zion Unai Nuñezi talde zuri-gorrian eta Catenari bisitarien taldean.

Gorabeherak: LALIGA EASPORTSeko hogeita bederatzigarren jardunaldiari dagokion partida San Mamesen jokatu zen.

Club Atlético Osasunak puntu oso landua lortu zuen San Mamesen, kategoriako zelai zailenetako batean. Talde gorritxoak aukerak izan zituen, bereziki partiduaren hasieran eta azken txanpan, eta Athletici eustea lortu zuen. Bilboko taldea min egiten saiatu zen, baina Aitor Fernándezen geldiketa onek aukera horiek zapuztu zituzten.

Talde nafarrak martxa bat gehiagorekin atera zen San Mamesera eta lehen unetan korner segida bat sortu zuen, eta gorritxoentzako partidako aukera argiena hor sortu zen. Lucas Torrók Moncayolaren erdiraketa bikaina burukatu zuen, baina baloia zutoinera joan zen. Pixkanaka, talde bizkaitarrak Vicente Morenoren mutilak bere zelaian sartzea lortu zuen, baina nafarrak lanerako prest egon ziren, etxekoen aukerak atera zituzten eta kontraerasoan arriskua sortu zuten. Aitor Fernándezen bi geldiketa bikain izan ziren lehen zatiko azken txanpan, Williams Jr eta Yuriren jaurtiketak aldarazteko.

Atsedenaldian zehar aldaketarik ez zen egon. Bigarren zatian Osasunak ideia argiekin jarraitu zuen eta defentsa lan ona egin zuen. Honi Aitor Fernándezen esku hartze bikaina gehituta, etxeko taldeak ez zuen markagailua aurreratzeko gai izan. Gainera, Vicente Morenoren taldeak pauso bat aurrera eman zuen azken minutuetan eta Rubén Peñak aukera handia izan zuen, baina Unai Simónen erantzun onak gola saihestu zuen.

Puntu honekin, Club Atlético Osasunak 34 puntu lortu ditu 29 jardunaldiren ostean. Hurrengo norgehiagoka apirilaren 7an, astelehenean, 21:00etan izango da Butarquen, Club Deportivo Leganésen aurka.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik