Osasuna Promesas
30 Martxoa - 16:55
Osasuna Promesasek Sestao Riveren aurka galdu du Taxoaren (1-5)
Filial gorritxoak porrota jaso zuen koadro berde-beltzaren aurrean
C. A. Osasuna Promesas 1-5 Sestao River Club
Osasuna Promesas: Stamatakis, I. Garriz (U. Santos, m.81), C. Mutilva, Mauro, C. Lumbreras (R. Arroyo, m.56), Pedroarena (Anai, m.56), Xabi H., Sixtus (Noel López, m.61), D. Espejo, Jon García (Toni Herrero, m.46) eta Arguibide.
Sestao River: Iago Herrerín, Gaizka, Adri Gómez, Garai, Diego Av. (Planas, m.69), Leandro (Sergi, m.69), Barandalla, M. Bustillo (Relu, m.59), Córdoba (Jon Rojo, m.85), Markel (Jairo, m.85) eta Antón E.
Epaileak: Gordillo Escamilla, Esteve Valenzuela eta Martín Redondo. Txartel horia atera zien Gaizka eta M. Bustillori talde bisitarian.
Golak: 0-1 (m.2): Diego AV; 0-2 (m.20): M. Bustillo; 0-3 (m.28): Diego AV.; 0-4 (m.55): Córdoba; 0-5 (m.64): Adri Gómez eta 1-5 (m.74): Xabi H.
Gorabeherak: Taxoaren jokatutako Primera Federación Versus e-Learningeko hogeita hamargarren jardunaldiko partida.
Osasunak 1-5 galdu zuen Sestao Riverren aurka Taxoaren. Talde bisitariakk 0-3ko abantailarekin joan zen atsedenaldira eta bigarren zatian bere aldea handitu zuen. Xabi Huartek sartu zuen talde gorritxoaren gol bakarra.
Sestaok markagailuan aurrea hartu zuen partidako lehen jokaldian, Diego AVren golarekin. Osasuna Promesasek jokoan hobekuntza erakutsi zuen bisitarien golaren ostean, baina ez zuen arriskurik sortu Herrerínen atean. Talde bisitariak aldea handitu zuen M. Bustillok zelai erditik egindako golarekin.
Sestao Riverrek hirugarren gola sartu zuen Diego AVren bitartez. Minutu bat geroago, epaileak penaltia adierazi zion talde gorritxoari C. Lumbrerasi egindako falta batengatik, baina Herrerínek Jon Garcíaren jaurtiketa gelditu zuen.
Bigarren zatian, Córdobak eta Adri Gómezek bisitari taldearen alde sartu zituzten golak. Xabi Huartek aldea murriztu zuen 74. minutuan sarturiko golarekin.
Porrot honekin, Osasuna Promesasek 35 punturekin jarraitzen du sailkapenean, Primera Federación Versus e-Learningeko hogeita hamargarren jardunaldia jokatu ondoren. Hurrengo partida apirilaren 6an, igandean, 19:30etan izango da, Unionistas de Salamancaren aurka, Reina Sofía estadioan.