Lehen taldea
30 Martxoa - 09:55
Osasunak 21 jokalari deitu ditu Athletic Cluben aurka jokatzeko
Osasunak 21 jokalari eramango ditu San Mamesera Athletic Cluben aurka jokatzeko (18:30ean). Deialdian nobedadeak Lucas Torró (txartel horiak pilatzeagatik partida bateko zigorra bete ostean berriro jokatzeko prest) eta Isma Sierra Osasuna Promesaseko defendatzailea dira. Sergio Herrera baja da txartel pilaketagatik, eta Unai Garciak, Iker Muñozek eta Bryanek arazo fisikoak dituzte oraindik.