Mediku partea
28 Martxoa - 16:22
Iker Muñozen parte medikoa
Iker Muñoz futbolariak proba erradiologikoak egin ditu gaur arratsaldean Clínica Universidad de Navarran, atzo F. C. Barcelonaren aurka jokatu zuen partida ezkerreko oinean min hartuta utzi behar izan baitu. Egindako probek baztertu egin dute ezkerreko oineko bosgarren metatartsianoaren errefraktura, eta tratamendu kontserbatzailea eman diote. Jokalaria bilakaeraren zain geratzen da.