Informazioa
27 Martxoa - 13:20
Nafarroako Parlamentuak Sadarreko edukiera handitzea ahalbidetuko duen lege aldaketa onartu du
Klubak urteak daramatza edukiera handitzeko proiektu bat lantzen.
Nafarroako Parlamentuak onartu du gaur goizean Jendaurreko Ikuskizunak eta Joko Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legea aldatzea.
Aldaketa horren ondoriozko araudia, besteak beste, Osasunaren eta Nafarroako Gobernuaren artean lortutako akordioaren emaitza da, El Sadar estadioaren edukiera handitzea ahalbidetzeko eta, horrela, gorritxoen gizarte-masak bazkide berrien eskaera handia bete ahal izateko. Une honetan 5.000 pertson baino gehiago daude elkarteko bazkide egiteko itxaron-zerrendan.
Kluba aspaldidanik ari da edukiera handitzeko proiektu bat lantzen, eta, lege horren aldaketa onartu ondoren, hurrengo urratsa ingeniaritza-azterlan bat aurkeztea izango da, une honetan egiten ari dena, estadioko zenbat eserleku sor daitezkeen zehazteko, segurtasun-arau guztiak betetzeari kalterik egin gabe.
Proiektu tekniko hori Iruñeko Udalean aurkeztuko du klubak, handitze-prozesuarekin jarraitzeko.