Entrenamendua Osasuna
22 Martxoa - 11:55
Osasunak F. C. Barcelonaren aurkako partida prestatzen jarraitzen du Taxoaren
Gorritxoek atseden hartuko dute bihar eta astelehenean itzuliko dira entrenamenduetara
Club Atlético Osasunak asteko azken lan saioa burutu du eta F. C. Barcelonaren aurkako norgehiagoka prestatzen jarraitu du (osteguna, martxoak 27, 21:00etan, Estadi Olímpic Lluís Companys). Gorritxoak aktibazio ariketak, lan taktikoa, joko eta futbol ariketak egiten aritu dira.
Saioan ez dute parte hartu Ante Budimir eta Enzo Boyomok, Kroaziako eta Kamerungo selekzioekin kontzentratuta baitaude. Bryanek errekuperazio-prozesuarekin jarraitu du. Bestalde, Pablo Moreno, Unai Santos eta Noel Lopez Osasuna Promesaseko jokalariak lehen taldearekin entrenatu dira.
Osasuna astelehenean itzuliko da entrenamenduetara, eta 10:45etik aurrera entrenatuko da Taxoaren, ateak irekita. Datorren astea zorrotza izango da Vicente Morenoren taldearentzat, bi partida eta bost entrenamendurekin.