Entrenamendua Osasuna
12 Martxoa - 12:25
Osasuna Taxoaren entrenatu da eta Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitu du
Club Atlético Osasunak entrenamenduei ekin die berriro gaur goizean Taxoaren, atzo atseden egun bat izan eta gero, eta igandeko Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitu du (18:30ean, Sadarren). Talde gorritxoa gimnasioan aktibatzeko ariketen, defentsa-ohituren, joko-egoera eta lan taktikoaren bidez entrenatu da.
Aimar Orozek ezker hankako bizeps femoraleko lesioa sendatzen jarraitu du. Pablo Valencia eta Asier Osambela Osasuna Promesaseko jokalariek lehen taldearen saioan parte hartu dute.
Talde gorritxoa ateak irekita entrenatuko da bihar 10:45ean Taxoaren, eta ostiralean ateak itxita entrenatuko da Sadarren. Vicente Morenok zuzentzen duen taldeak larunbatean amaituko du partidaren prestaketa, 10:30etik aurrera Taxoaren ateak irekitako saio batekin.