Lehen taldea
18 Urtarrila - 11:20
Osasunak 23 jokalari deitu ditu Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko
Talde gorritxoak talde madrildarra hartuko du bihar Sadarren 18:30etik aurrera
Club Atlético Osasunak 23 jokalari deitu ditu bihar, urtarrilak 19, igandea, Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko (18:30ean, Sadarren), LALIGA EA SPORTSen 20. jardunaldian. Vicente Morenok deialdia egin du gaur goizean, Sadarren ateak itxita egin den asteko azken entrenamendu saioa amaitu ostean. R. Peña deialdira itzuli da sukarra gaindituta, eta Jose Arnaizek baja izaten jarraitzen du arrazoi horregatik. Bestalde, Bryan ere baja da, errekuperazio-prozesuan jarraitzen baitu. Bigarren taldeko Stamatakis eta Carlos Lumbreras jokalariak sartu dira deialdian.
Deialdia
Atezainak: S. Herrera, Aitor Fdez. eta Stamatakis.
Atzelariak: Nacho Vidal, Juan Cruz, Unai García, Herrando, Areso, R. Peña, Boyomo, Abel Bretones eta Catena.
Erdilariak: Torró, Moncayola, Ibáñez, Aimar, Kike Barja, Rubén García, Moi Gómez eta Iker Muñoz.
Aurrelariak: Raúl, Budimir eta Lumbreras.