institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

16 Urtarrila - 21:40

Osasunak Athletic-i irabazi dio San Mamesen eta final-laurdenetarako txartela eskuratu du (2-3)

Gorritxoek txapelketako egungo txapelduna gainditu zuten San Mamesen talde osoaren lan bikainari esker

ATHLETIC CLUB 2-3 C. A. OSASUNA

Athletic Club: Agirrezabala, Vivian, Paredes (Yeray, min. 46), Berenguer (Nico Serrano, min. 85), Williams, Williams Jr., Guruzeta (Djaló, min. 85), Galarreta (Prados, min. 69), Yuri, De Marcos (Gorosabel, min. 69), Jauregizar.

C. A. Osasuna: S. Herrera (Aitor Fdez., min. 83), Juan Cruz (Herrando, min. 77), Torró, Moncayola (Nacho Vidal, min. 77), Ibáñez (Abel Bretones, min. 56), Aimar, Areso, Rubén García (Iker Muñoz, min. 77), Budimir, Boyomo, Catena.

Golak: 0-1, min. 40: Aimar; 0-2, min. 44: Budimir de penalti; 1-2, min. 48: Williams Jr.; 2-2, min. 55: De Marcos; 2-3, min. 70: Budimir.

Epaileak: Busquets Ferrer, García González eta Díaz González. Txartel horia Jauregizarreri etxeko taldean eta Moncayola, Catena eta Aresori Osasunan.

Gorabeherak: San Mamesen jokatutako Errege Kopako final-zortzirenetako partida.

Osasunak Athletic Club garaitu zuen San Mamesen (2-3) eta Errege Kopako final-laurdenak jokatuko ditu. Gorritxoak aurretik jarri ziren markagailuan Aimarren eta Budimirren golei esker. Etxekoek neurketa berdindu zuten, baina Budimirren definizio bikain batek erabaki zuen kanporaketa.

Aurkariaren ate ingurura hurbiltzen saiatu zen Osasuna, baina ezin izan zuen bere hurbilketa zehaztu. Lehen zatiaren erdialdean Budimir saiatu zen area barrutik egindako jaurtiketa batekin, baina apur bat desbideratuta joan zen. Gorritxoek etxekoen jokaldi arriskutsuak defendatzen jakin izan dute eta lehen zatiko azken txanpan hainbat aukera izan dituzte, gelditutako baloiaren eta kontraerasoen bidez. Jokaldi horietako batean, 40. minutuan, Aimarrek gorritxoen lehen gola sartu zuen konbinazio jokaldi bikain bat aprobetxatuz. Gorritxoen harrobiko jokalariak area barrutik errematatu zuen Aresoren erdiraketa bat eta Agirrezabala gainditu zuen. Minutu batzuk geroago, epaileak zigorrik handiena adierazi zuen Osasunaren alde, Agirrezabalak area barruan Ante Budimir lurrera bota ostean. Aurrelari kroaziarrak berak bihurtu zuen penaltia eta markagailuko aldea handitu zuen. Lehen zatiko azken unean, Williams Jr.-ek aldea murriztu zuen markagailuan jaurtiketa on batekin.

Bigarren zatiari hasiera emateko, Athleticek ondo kontrolatu du baloia eta arriskuarekin iritsi da S. Herreraren ate ingurura. 55. minutuan, De Marcosek neurketa berdindu zuen area barruko definizio on batekin. Gorritxoek arriskuko jokaldiei aurre egiten jakin zuten eta 70. minutuan markagailuan aurretik jarri ziren Ante Budimirren definizio bikain bati esker. Aurrelari kroaziarrak aldaratze bat baliatu zuen area barruan eta Agirrezabala gainditu zuen odol hotzarekin baloia sakatuz. Athletic Clubek berdinketaren bila jo du azken minutuetan, baina Vicente Morenoren taldeak jokaldi arriskutsuak eragotzi ditu eta Kopako final-laurdenetarako txartela ziurtatu du.

Emaitza honekin, Osasunak aurrera egin du Errege Kopako final-laurdenetara. Gorritxoen hurrengo partida Rayo Vallecanoren aurka izango da (urtarrilak 19, igandea, 18:30ean, Sadar) EA SPORTS LIGAKO 20. jardunaldiko partidan

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik