institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

16 Urtarrila - 09:27

Osasunak 22 jokalari deitu ditu Athletic Cluben aurka jokatzeko

R. Peña eta Jose Arnaiz baja dira partidurako gaixotasunagatik, eta Bryan ere baja da, sendatze-prozesuarekin jarraitzen baitu.

Club Atlético Osasunak 22 jokalari deitu ditu Errege Kopako final-zortzirenetan Athletic Cluben aurka jokatzeko (19:30ean, San Mamesen). Vicente Morenok deialdia egin du gaur goizean, taldea Bilbora partidua jokatzera joan baino lehen. R. Peña eta Jose Arnaiz baja dira partidurako gaixotasunagatik, eta Bryan ere baja da, sendatze-prozesuarekin jarraitzen baitu. Bigarren taldeko Stamatakis eta Carlos Lumbreras jokalariak sartu dira deialdian.

Deialdia

Atezainak: S. Herrera, Aitor Fdez. eta Stamatakis.

Atzelariak: Nacho Vidal, Juan Cruz, Unai García, Herrando, Areso, Boyomo, Abel Bretones eta Catena.

Erdilariak: Torró, Moncayola, Ibáñez, Aimar, Kike Barja, Rubén García, Moi Gómez eta Iker Muñoz.

Aurrelariak: Raúl, Budimir eta Lumbreras.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik