Lehen taldea
20 Abendua - 10:35
Osasunak 22 jokalari deitu ditu Athletic Cluben aurka jokatzeko
Gorritxoek Bilboko taldearen bisita jasoko dute larunbat honetan, abenduaren 21ean, 18:30etik aurrera, Sadarren
Club Atlético Osasunak 22 jokalari deitu ditu Athletic Club Sadarren hartzeko (larunbata, abenduak 21, 18:30ean). Vicente Morenok deialdia eman du gaur goizean Taxoaren ateak itxita egin den entrenamenduaren ostean. Bryan eta Nacho Vidal baja dira. Gainera, Catenak ezin izango du jokatu, zigorra beteko baitu txartelak pilatzeagatik. Jose Arnaiz eta Moncayola deialdira itzuli dira.
Deialdia
Atezainak: S. Herrera eta Aitor Fdez.
Atzelariak: Juan Cruz, Unai García, Herrando, Areso, R. Peña, Boyomo eta Abel Bretones.
Erdilariak: Torró, Moncayola, Ibáñez, Aimar, Kike Barja, Rubén García, Moi Gómez, Iker Muñoz eta Javi M. C.
Aurrelariak: Raúl, Budimir, Jose Arnaiz eta Iker Benito.