institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

12 Azaroa - 11:50

Osasunak asteko bigarren entrenamendu saioa burutu du

Gorritxoek talde-kohesioa, lan taktikoa eta rondo mugikorrak landu dituzte

Club Atlético Osasunak asteko bigarren entrenamendu saioa burutu du gaur goizean. Gorritxoek gimnasioaren barruan aktibazio bat eginez hasi dute entrenamendua, eta, ondoren, talde-kohesioa, lan taktikoa eta rondo mugikorrak lantzeko ariketak egin dituzte.

Ez du Juan Cruz taldearekin parte hartu, Errege Kopako partidan izan zuen traumatismoa sendatzen jarraitzen baitu. Kike Barjak programatutako lan-plan espezifikoarekin jarraitu du. Budimir, Bryan Zaragoza eta Enzo Boyomo ez dira entrenamenduan egon, euren selekzioekin kontzentratuta daudelako. Gaurko saioan Miguel Auria, Diego Moreno eta Nowend Lorenzo Osasuna Promesaseko jokalariek hartu dute parte.

Osasuna bihar entrenatuko da berriz, 10:45etik aurrera, Taxoaren, ateak irekita. Gorritxoak ostegun goizean ere arituko dira eta ostiralean, larunbatean eta igandean atsedena hartuko dute.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik