institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

19 Urria - 17:40

Lehen aldiz galdu du Osasunak Sadarren (1-2)

Talde gorritxoak Betisen aurka galdu zuen, Vicente Morenoren mutilek partida irabazteko aukerak izan zituzten

C. A. OSASUNA 1-2 REAL BETIS

C. A. Osasuna: S. Herrera, Torró (Moi Gómez, m.87), Ibáñez (Raúl, m.77), Aimar (Jose Arnaiz, m.87), Areso, Rubén García (Moncayola, m.68), Budimir, Bryan (R. Peña, m.87), Boyomo, Abel Bretones, Catena.

Real Betis: Rui Silva, Bellerín, Llorente R., Johnny, Bartra (Natan, min. 88), Vitor Roque (Chimy Ávila, m.46), Bakambu (Abde, m.59), Perraud, S. Altimira (Iker, m.69), P. Fornals (R. Rodríguez, min. 97), Aitor Ruibal (Mateo, m.69). 

Epaileak: Muñiz Ruiz, Sánchez Rojo eta Blanco Rodríguez. Txartel horia atera die Abel Bretones eta Moi Gomezi Osasunaren aldetik eta txartel horia P. Fornalsi Real Betisen aldetik.

Golak: 0-1 (m.7): Vitor Roque. 1-1 (m.58): Torró. 1-2 (m.73): Chimy Ávila.

Gorabeherak: Sadarren jokatutako LALIGA EA SPORTS txapelketako hamargarren jardunaldiko partida 21.045 ikusleren aurrean.


Osasunak denboraldiko lehen partida galdu zuen Sadarren Betisen aurka (1-2). Gorritxoek aukerak izan zituzten etxean batzen jarraitzeko, baina Vitor Roqueren eta Chimy Avilaren golek garaipena eman zioten talde andaluziarrari.

Real Betis laster jarri zen aurretik markagailuan Vitor Roqueren gol batekin. Hala ere, Osasunak azkar suspertzea lortu du, eta, minutu gutxira, Bryanek urruneko jaurtiketa baten bidez eman du abisua, eta Aimarrek beste abagune bat izan du, baina area barrutik egindako errematea zutoinera joan da. Bere aldetik, talde bisitariak bi aukera izan zituen Vitor Roque eta Bellerinen botetan abantaila handitzeko, baina lehenengo Catenak goleko marran eta gero Sergio Herrerak gola eragotzi zuten. Lehen zatiko azken txanpan gorritxoek aurrerapausoa eman dute eta partida berdintzeko aukerak izan dituzte. Budimirrek, buruz buru, eta Aimarrek eta Ruben Garciak abagunerik onenak izan dituzte, baina Rui Silvak eta defentsak aukera guztiak atera dituzte.

Bigarren zatian, Osasuna partidaren kontrola hartzen hasi zen eta laster Rui Silvaren ate ingurura hurbildu zen. Azkenean, geldikako jokaldi batean, Torrok partida berdindu zuen. 1-1ekoarekin, Vicente Morenoren taldeak aurkariaren atea bilatzen jarraitu du, eta Bryanek eta Budimirrek bi abagune izan dituzte, baina jaurtiketak desbideratuta joan dira. Real Betis, geldikako jokaldi batean, markagailuan aurretik jarri zen Chimy Avilaren golari esker. Hala ere, talde gorritxoak azkar erantzun du eta aurkariaren atea bilatu du. Azken minutuetan, txartel gorria atera diote Natani, epaileak VARean berrikusi behar izan duen ekintza batean Raul gogor sartu ostean.

Osasunaren hurrengo partidua urriaren 27an, igandean, izango da, 21:00etan, Reale Arenan Realari bisita eginez.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik