Lehen taldea
21 Abuztua - 12:10
Mallorcaren aurkako partida prestatzen jarraitzen du Osasunak
Talde gorritxoa Taxoaren aritu da gaur goizean asteko bigarren lan saioan
Club Atlético Osasunak Mallorcaren aurkako partida (abuztuaren 24an, larunbata, 17:00etan, Sadarren) prestatzeko bigarren lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren . Talde gorritxoa aktibazio ariketen, paseak, lan taktikoaren eta egoeren bidez entrenatu da.
Kike Barjak, R. Peñak eta Jose Arnaizek bakarkako lanekin jarraitu dute. Promesaseko Alex Jimenez jokalaria lehen taldearekin entrenatu da.
Vicente Morenok zuzentzen duen taldea bihar entrenatuko da berriz ere, 9:30ean, ateak itxita Sadarren egingo den saio batean, eta ostiralean partida prestatzen amaituko dute, Taxoaren 9:30ean ateak irekita.