institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

13 Uztaila - 11:40

Osasunak denboraldiaurreko lehen lan astea itxi du lan saio gogor batekin

Astelehenean, Vicente Morenoren mutilak entrenamenduetara itzuliko dira saio bikoitz batekin

Club Atlético Osasunak lan-saio gogorra egin du denboraldiaurreko lehen astean. Aktibazioa, jabetzak, ariketak espazio txikietan eta futbola izan dira nagusi. Asier Osambela eta Carlos Lumbreras bigarren taldeko jokalariak entrenamenduan sartu dira, eta jokalari guztiak taldearekin aritu dira, David Garcia eta Kike Barja izan ezik. Davidi lan-karga kendu zaio, eta Kikek errekuperatzeko plan espezifikoarekin jarraitu du.

Bihar atseden hartu ondoren, taldea astelehenean itzuliko da lanera. Goizeko entrenamendua 9:30ean hasiko da eta arratsaldekoa 19:00etan. Asteazkenean, Vicente Morenoren mutilek ere lan bikoitza egingo dute, eta astearte, ostegun eta ostiralean goizez baino ez dute lan egingo.

Larunbatean, hilaren 20an, denboraldiaurreko lehen partidaren txanda izango da, Osasuna Promesasen aurkako lagunartekoa, 10:30ean, Taxoaren. Filialak aste osoan zehar lehen taldearekin batera lan egingo du denboraldia prestatzeko.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik