institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

5 Uztaila - 12:20

Proba medikoen bigarren eguna Clínica Universidad de Navarran

Jesús Areso, David García, Aitor Fdez., Jon Moncayola, Iker Muñoz, Unai García eta Ander Yoldi izan dira test medikoak egin dituztenak.

Osasunako jokalariek mediku-probak egiten jarraitu dute ostiral honetan Clínica Universidad de Navarran. Jesus Areso, David Garcia, Aitor Fdez, Jon Moncayola, Iker Muñoz, Unai Garcia eta Ander Yoldi jokalariek egin dituzte gaur denboraldiaurrea hasi aurreko testak.


Futbolari gorritxoei egin zaizkien proba medikoak honako hauek izan dira: miaketa, neurri antropometrikoak hartzea, elektrokardiograma, kontsulta kardiologikoa, esfortzu-proba, azterketa oftalmologikoa eta analitikoa.


Datorren asteartean, uztailak 9, proba medikoak egingo dituzten jokalarien hirugarren txanda izango da, eta, egun bat geroago, hilaren 10ean, asteazkenean, hasiko da Osasunaren denboraldiaurrea, Vicente Morenoren aginduetara, Taxoaren ateak irekita egingo den entrenamenduan.

Patrocinadores

KosnerMacron
CelerClínica Universidad
Tauro Motor - ToyotaCaixaBankSan MiguelJaylo
VeridasSorareLG

Colaboradores

Coca ColaHalcon ViajesDamik