institutional

Noticias Osasuna

go back

Lehen taldea

26 Ekaina - 10:20

Osasuna uztailaren 10ean itzuliko da entrenamenduetara

Clínica Universidad de Navarrako proba medikoak uztailaren 4an, 5ean eta 9an izango dira

Osasunak asteazkenean, uztailaren 10ean, ekingo die entrenamenduei, Taxoareko instalazioetan irekiko den goizeko lan saioan. Egun horretan, Vicente Morenok debuta egingo du bere jokalarien buru, eta, lanari ekin aurretik, dagozkion proba medikoak egin beharko dituzte Clínica Universidad de Navarran. Test mediko hauek uztailaren 4, 5 eta 9an izango dira, futbolariak talde ezberdinetan banatuta.

2024/25 denboraldiari begira egingo den lehen prestaketa-astea goizeko beste hiru entrenamenduk itxiko dute, uztailaren 11n (osteguna), 12an (ostirala) eta 13an (larunbata). Taldeak atseden hartuko du igandean, hilak 14, bigarren lan asteari ekin aurretik. Azken hori Osasuna Promesasen aurkako udako lehen lagunartekoarekin amaituko da, uztailaren 20an, larunbata, Taxoaren jokatuko den partidan. Talde gorritxoak beste bost konpromiso hartuko ditu LaLiga EA Sports hasi aurretik: S. D. Huesca (uztailak 24), C. D. Mirandés (uztailak 25), Reala (uztailak 31), iragarri gabe dagoen partida (abuztuak 3) eta Deportivo Alaves (abuztuak 10).

Vicente Morenok Osasunako entrenatzaile gisa Sadarren jokatuko duen lehen partida ofiziala C. D. Leganesen aurka izango da, abuztuaren 18ko astebururako aurreikusita dagoen duelu batean.

Patrocinadores

KosnerMacron
CelerClínica Universidad
Tauro Motor - ToyotaCaixaBankSan MiguelJaylo
VeridasSorareLG

Colaboradores

Coca ColaHalcon ViajesDamik