Osasuna Fundazioa
30 Maiatza - 16:15
Sergio Herrera eta Iker Muñoz Berriztu Aranguren adingabeen zentroan izan dira
Ekitaldia Osasuna Fundazioak nerabeekin denboraldian zehar egiten duen "InterGOL" Futbol Eskolaren barruan dago.
Joan den asteartean, maiatzak 21, Sergio Herrera eta Iker Muñoz Osasunako jokalariek Berriztu Aranguren adingabeen zentroa bisitatu zuten. Jarduera "InterGOL" Futbol Eskolaren barruan kokatzen da, eta eskola hori klubak bere fundazioaren bitartez egiten duen gizarte-ekintzaren parte da.
Ekitaldian, jokalari gorritxoek zentroa bisitatu zuten, 40 adingabe ingururekin hitz egin zuten kirolaz, osasunaz, familiaz, porrotaren ondorengo frustrazioaz eta bigarren aukerez.
"InterGOL" Futbol Eskola Osasuna Fundazioak denboraldian zehar egiten duen jardueretako bat da. Berriztu Elkartean dauden eta astean behin bi taldetan entrenatzen diren nerabeei zuzenduta dago.
Fundazioak hiru urte daramatza lan hori egiten, eta aurten datorren asteartean, ekainaren 4an, emango dio amaiera denboraldiari, Lezaman, Athletic Fundazioarekin lan egiten duten Berriztuko zentroko adingabeen aurka. Adingabeekin lan egiten duten entrenatzaileak Javier Morentin, Hezkuntzan doktorea, eta Ekaitz Irujo, gizarte hezitzailea eta Nesken Osasunaren lehen taldeko bigarren entrenatzailea dira.