8 Abendua - 12:33
Jesus Aresok haustura izan du eskuineko peronearen mutur distalean
Jokalariari ebakuntza egingo diote datozen orduetan Nafarroako Unibertsitate Klinikan.
Jesus Aresok traumatismo handia izan du gaur goizean eskuin hankan, eta berehala eraman dute Nafarroako Unibertsitate Klinikara. Bertan, futbolari gorritxoari egindako probek diagnostikoa baieztatu dute: eskuineko peronearen mutur distalaren haustura. Jokalariari ebakuntza egingo diote datozen orduetan Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Lesioa ustekabean gertatu da gaur goizean Taxoareko instalazioetan programatutako entrenamendu-saioko ekintza batean.
Ebakuntza kirurgikoa egin ondoren, jokalaria behaketan egongo da ospitalean, eta ondoren hasiko da errekuperazio-prozesua.