25 Abuztua - 14:30
Kike Barjaren mediku partea
Jokalariak distentsioa du eskuineko oineko plantan, eta zuntz-lesioa lehen hatzaren flexore laburrean.
Kike Barja futbolariak proba medikoak egin ditu Nafarroako Unibertsitate Klinikan, eskuin oinean izan duen lesioa aztertzeko. Egindako irudi azterketen arabera, jokalariak distentsioa du eskuineko oineko plantan, eta zuntz-lesioa lehen hatzaren flexore laburrean. Futbolariak errekuperazio lan berezia hasiko du eta eboluzioaren zain geratuko da.