24 Maiatza - 14:16
Unai Garciaren mediku partea
Erresonantzia egin ondoren, ezkerreko belauneko lotailu gurutzatua kaltetua izatea baztertu dute.
Unai Garcia futbolariak balorazioa izan du gaur goizean Nafarroako Unibertsitate Klinikan, iragan larunbatean Realaren aurkako partidan izandako lesioaren ondorioz. Defentsak partida utzi behar izan zuen ezker belaunarekin keinu txar bat egin ostean. Erresonantzia egin ondoren, ezkerreko belauneko lotailu gurutzatua kaltetua izatea baztertu dute. Unai Garciak distentsioa/edema du popliteo giharrean.