Mediku partea
17 Apirila - 10:35
Ante Budimirren mediku partea
Ante Budimir futbolariari alta eman diote Clínica Universidad de Navarran, astelehenean izandako traumatismoaren bilakaera ona dela eta. Aurrelaria ospitalean egon da ordutik, Valencia C. F. taldearen aurkako partidaren azken uneetan kolpe batek traumatismo toraziko handia eragin ostean.
Gaur goizean Clínica Universidad de Navarran egindako irudi-probetan, astelehen goizaldean egindako erradiografietan ikusitako traumatismoari pneumotorax sekundario minimo bat kendu zaiola ikusi da.
Alta jasotakoan eta astebeteko atsedenaren ondoren, beste kontrol erradiologiko bat egingo zaio futbolari gorritxoari. Bilakaera positiboa izan dela baieztatuz gero, aurrelaria bakarka hasi ahal izango da lanean. Hilabete barru, irudi-proba berrien bidez ebaluatuko da hausturen sendotzea, taldearekin lanean hasteko aukera eman aurretik.