Mediku partea
16 Apirila - 00:50
Ante Budimirren mediku-partea
Ante Budimir futbolariak traumatismo bat izan du gaur gauean Valencia C. F. taldearen aurkako partidan, eta, partida amaitu ondoren, Clínica Universidad de Navarrara eraman dute. Egindako proben arabera, aurrelari gorritxoak traumatismo torazikoa du, eta eskuineko hemitoraxean hiru saihets-haustura. Jokalaria Clínica Universidad de Navarran ingresatuta geratu da eboluzioa eta tratamendu analgesikoa behatzeko, hurrengo orduetan balorazio berria egin arte.