institutional

Noticias Osasuna

go back

Bazkideak

9 Otsaila - 15:45

Osasunak bere kirol-hiriaren eraberritzea abian jarri du UNAVko arkitekturako ikasle talde batek Taxoarera egindako bisitarekin

Universidad de Navarrako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko 90 ikaslek Taxoareko instalazioak bisitatu dituzte gaur goizean. Luis Sabalza Club Atlético Osasunako presidenteak eta Mariano González, Marta García, Luis Tena, Nuño Mardones eta Javier Sáez Eskolako irakasleek lagunduta, ikasleek egungo kirol-gunea zeharkatu dute, baita instalazio berriak eraikitzeko asmoa duten 166.000 metro karratuak ere.

Datozen hilabeteetan, ikasleek bi fasetan lan egingo dute etorkizuneko Taxoareko Kirol Hirirako proiektu ezberdinak lantzen. Lehenengo fasean, ikasleek eremuaren antolamendua definituko dute, eta, bigarrenean, espazioen eta eraikinen banaketari erreparatuko diote.

Lankidetza Osasunak eta Arkitektura Eskolak 2022an sinatutako akordio batetik sortu da, eta datozen hilabeteetan Taxoareko Kirol Hiria eraberritzeko abiapuntua da.

Universidad de Navarrako etorkizuneko arkitektoak ez dira arduratuko proiektuari behin betiko forma emateaz. Klubak arkitekturako estudio profesional baten eskutik egingo du lan hori, baina datozen hilabeteetan ideiak emango dituzte proiektua aberasteko.

Gaur goizean Arkitektura Goi Eskolako ikasleek egingo duten bisita Taxoare eraberritzeko lehen urratsa izango da, Osasunak datozen hilabeteetan abiatuko duen proiektu handienetako bat. Arkitekturako estudio profesional baten eskutik, klubak lan egingo du denboraldia amaitutakoan bazkideei behin betiko proiektua aurkeztu ahal izateko.

Hortik aurrera, eta betiere obren hasierari data jartzeko beharrezkoak diren administrazio-izapideen arabera, klubaren asmoa 2024-2025 denboraldia konplexu berria eraikitzeko eta egungo instalazioak egokitzeko erabiltzea da, 2025-2026 kanpainaren hasierari begira errealitate izan daitezen.


Osasunak ondarea berreskuratu du

Gogoratuko dugunez, Osasunak 166.245 metro karratuko lursaila erosi zuen 2022an Taxoaren, 6,5 milioi euroren truke (gehi BEZa). Lursail hori klubaren jabetzakoa zen 2014ko krisiaren aurretik ere, baina Nafarroako Gobernuaren esku geratu zen erakundearen zorra murrizteko eta biziraupena bermatzeko egin behar izan zen ordainean ematearen ondoren. Berrerosteak, gainera, galdutako ondarearen zati bat berreskuratzea dakar.

Klubak Taxoareko eraberritzeari ekingo dio oraindik jasotzeke dauden Sustapen Planeko funtsen zati batekin. Zehazki, Osasunak 13 milioi euro jaso behar ditu datozen hilabeteetan, eta horietatik zati handi bat Taxoare hobetzeko erabiliko da. Lau helburu argi izango dituen proiektua. Alde batetik, lehen taldearen entrenamendu-baldintzak nabarmen hobetzea eraikuntza berriko instalazio batzuetan; bestetik, egungo instalazioak egokitzea, belar naturaleko lana ekipo gehiagotara eta baldintza hobeetan zabaldu ahal izateko; hirugarrenik, erakundearen ohiko administrazio-jardueraren zati bat Taxoarera eramatea eta, azkenik, espazioak berreskuratzea, bazkideak ere instalazio berriez gozatzeko aukera izan dezan.


Instalazio eroso eta modernoa

Gainera, beharrezkoa izango da RFEFren araudia betetzea eta zelai berri batek 4.000 eserleku inguru izatea, Osasuna Promesasek eta Osasuna Femeninoak ez dezaten instalaziotik irten behar izan etorkizunean partidak jokatzeko.

Instalazio berriei 20.000 metro koadroko aparkalekua gehituko zaie, Aranguren Ibarrak datozen 20 urteetarako lagatako lurretan. Instalazio berrien atarian eraikita, espero da aparkalekuak 700 ibilgailu ingururi zerbitzua eman ahal izatea partida-egunetan. Aparkalekuaren tramitazioa amaitzeke dago oraindik.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik