Adierazpenak
26 Urtarrila - 12:30
Diego Moreno, F. C. Cartagenara utzita
Talde gorritxoak C. D. Mirandeseri egin zion lagapena bukatzea erabaki du
Diego Morenok Cartagena Fútbol Clubean jokatuko du 2023/24 denboraldian, utzita, Club Atlético Osasunak Murtziako taldearekin eta Club Deportivo Mirandesekin lortutako akordioaren ondorioz. Talde horretan aritu da Osasunako harrobiko jokalaria ikasturteko bigarren zatian. Lagapen berri horrek ez du barne hartuko erosteko aukerarik.
Diego Moreno Garbayok (Cintruénigo, Nafarroa, 2001eko ekainaren 21a) 2026ko ekainaren 30era arteko kontratua du indarrean Osasunarekin. Pasa den ikasturtean Promesasekin 23 partida eta gorritxoen lehen taldearekin 14 jokatu ondoren, joan den udan Mirandesera utzita joan zen. Burgosen 12 partida jokatu ditu, horietako 7 titular gisa, LaLiga Hypermotion eta Errege Koparen artean. Orain, etapa profesional berri bati ekingo dio Cartagenan, eta Osasunak zorterik onena opa dio.