Informazioa
16 Azaroa - 17:50
Villarrealen aurka jokatuko den partidarako 500 sarrera salgai
Osasunak 500 sarrera izango ditu Estadio de La Cerámican, Villarreal C. F. eta Club Atletico Osasunaren arteko partiduan bere zaleei eskaintzeko, datorren igandean, azaroak 26, 14:00etan. Sarrerak 20 euro balio dute eta bazkideei eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrei baino ez zaizkie salduko.
Sarrerak astelehenean, hilak 20, 09:30ean eta ostegunean, hilak 23, 19:30etara arte egongo dira salgai. Salmenta Sadar estadioko bulegoetan egingo da. Sarrerak izendunak izango dira eta bertan eroslearen izen-abizenak eta NANa inprimatuko dira. Ordura arte saldu ez diren sarrera guztiak itzuli egingo dira.
Osasunak 'Gorritxoa Naiz' txartelaren bazkide eta titularrei bakarrik salduko dizkie sarrerak. Pertsona berak hainbat sarrera eros ditzake nahi adina txartel eramanez, gehienez 10 eserleku pertsonako. 'Gorritxoa Naiz' txartela duten bazkide guztiek, Iruñetik kanpo egoteagatik bulegoetan sarrerak erosteko aukerarik ez badute, Vila-realen jaso ahal izango dituzte partidaren egunean. Horretarako, aldez aurretik klubarekin harremanetan jarri behar dute, socios@osasuna.es helbidera mezu bat idatziz, eta ordaintzeko modua eta jasotzeko lekua eta ordua adieraziko zaizkie.