institutional

Noticias Osasuna

go back

Bazkideak

11 Azaroa - 16:10

Batzar Nagusiak kontuak, aurrekontua eta estatutuen aldaketa onartu ditu

Club Atlético Osasunak bi batzar orokor egin ditu gaur goizean Fernando Remacha auditorioan, bata ohikoa 22-23 denboraldiko kontuak eta 23-24 denboraldiko aurrekontua onartzeko, eta bestea ez-ohikoa zuzendari berriak aurkezteko eta klubaren estatutuen erreforma onartzeko. Lau ordu baino gehiagoz, elkarteko bazkide konpromisarioek klubaren orainaz eta etorkizun ekonomikoaz eztabaidatu dute, eta Juan Manuel Garro, Jose Andres Burguete eta Josetxo Perez de Zabalza zuzendarien lehen batzar nagusia izan da.


Lehenik eta behin, 2022-2023 ekitaldiko emaitzak aurkeztu dira, 5,1 milioi euroko galerekin. Jose Andres Burguete zuzendariak eman die bazkideei erakundearen kontuen berri, eta, ondoren, Kontrol Ekonomikoko Batzordearen txanda izan da, Gonzalo Larrondo presidentearen eskutik. Azkenik, kontuek 205 bazkide konpromisarioren babesa jaso dute eta 43ren ezezkoa. Boto zuri bat, lau boto baliogabe eta sei abstentzio izan dira. Guztira 259 bazkide konpromisariok eman dute botoa.


Kontuen ondoren, 2023-2024 denboraldiko aurrekontuaren txanda iritsi da, eta 3,1 milioi euroko galerak izatea aurreikusi da. Berriro ere, Jose Andres Burguete zuzendariak aurrekontua defendatu du, eta azkenean 182 bazkide konpromisarioren babesa eta 60ren aurkako botoa jaso ditu. 5 boto baliogabe eta 8 abstentzio izan dira.


Bazkidearen Defentsarako Organoaren txostenaren ondoren, Ezohiko Batzarraren txanda iritsi da. Bertan, erakundearen estatutuetan egindako hainbat aldaketa onartu dira. Alfonso Ramirezek, erreforma proposatzeaz arduratu den batzordeko kideak, estatutuaren testuan egindako aldaketak defendatu ditu. 177 bazkide konpromisariok babestu dute aldaketa eta 34k aurka bozkatu dute. Bozketa honetan boto baliogabe bat eta lau abstentzio erregistratu dira. Horrela, estatutu-aldaketak beharrezko babesa jaso du indarrean sartzeko.


Galde-eskeen txandarekin Batzar Nagusiaren amaierara iritsi gara, talde gorritxoari buruzko lau ordu pasatxoko eztabaidaren ondoren.

Relacionado

BABESLE NAGUSIAK

KosnerMacron

PREMIUM BABESLEAK

CelerCUNDigi

BABESLE OFIZIALAK

ToyotaCaixa BankSan MiguelJayloSRT AutomotiveSorareHalcon Viajes

LAGUNTZAILEAK

CocaColaDamik