Nesken Osasuna
5 Iraila - 18:00
Nesken Osasuna Verlealen, bere babesle nagusiaren, instalazioak bisitatu ditu
Futbolariak, teknikariak eta zuzendaritza batzordea Fustiñanara joan dira babeslearen maitasuna jasotzera debut ofizialaren astean
Nesken Osasuna Congelados de Navarra enpresaren instalazioak bisitatu ditu gaur arratsaldean, Verleal markaren jatorria, hain zuzen ere. 2023/24 denboraldiko debut ofizialaren astean, jokalariak Fustiñanako lantegira joan dira, talde teknikoarekin eta zuzendaritza-batzordearekin batera. Luis Sabalza klubeko presidentea Cesar Muniain Nesken Osasuna Fundazioko presidentearekin eta Josetxo Perez de Zabalza eta Andres Burguete zuzendariekin izan da.
Instalazioetara iritsi direnean, futbolariei harrera egin diete Benito Jiménez Nafarroako Congelados enpresako sortzaile eta CEOak, Myriam Ariz marketineko eta produktu berrien garapeneko zuzendariak eta Cristina Lecumberri harreman instituzionaletako zuzendariak. Azken bi horiek ongietorri hitzak egin dizkiete, eta Osasunarekin aurreko hiru denboraldietan egindako bidea azaldu dute. Harreman hori 2020an sortu zen, pandemia betean, gizonezkoen lehen taldearen babes nagusiarekin. Ondoren, Josu Dominguez entrenatzaileak eta Miriam Rivas kapitainak eskerrak eman dizkiote Verleali emakumezkoen futbolaren alde egindako apustuagatik.
Gorritxoen ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu ahal izan du barazkiak zer prozesu jarraitzen duen inguruko soroetatik fabrikara iritsi zenetik, ordu gutxi barru izoztuta eta kontsumitzeko prest egotera pasatzeko. Esperientzia luntx batekin amaitu da, eta Verlealek bere babes osoa eman nahi izan dio Nesken Osasunari, datorren larunbatean, 16: 00etan, Lezaman, Athletic Club Bren aurka jokatuko duen denboraldi berri baten hasieran.