Osasuna Promesas
1 Iraila - 16:50
Osasuna Promesasek Jorge Moreno fitxatu du
Defentsak akordio bat sinatu du erakundearekin hurrengo bi denboraldietarako beste bi gehigarrirekin.
Club Atletico Osasunak akordioa lortu du Rayo Vallecanorekin Jorge Morenok Promesasen taldea indartzeko. Talde madrildarrak jokalariaren eskubide ekonomikoen ehuneko berrogeita hamar gordeko du. Halaber, zentralarekin sinatutako akordioa 2025eko ekainaren 30era artekoa da, baina talde nafarrak beste bi denboraldi luzatzeko aukera izango du.
Jorge Moreno San Vidal (2001eko uztailaren 25a; Tres Cantos, Madrilgo Erkidegoa) Rayo Vallecanoren harrobian hezitako defentsa da, denboraldi honetan Union Deportiva Almeriaren aurka LaLiga EA Sportsen estreinaldirako deitu dutena. Azken bi denboraldietan Lehen Federazioko puntako bi taldetan aritu da, hala nola Cultural Leonesan eta Córdoba Fútbol Clubean. Gaztea izan arren, defentsan erreferentzia izan da 59 partida jokatuz, horietatik 48 titular gisa.